Ekimenez beteriko asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku dago Lemoiz 2015ko eka. 15a, 20:08

Herritarron eta udal-ordezkarien berotasunaz beteriko asteburua izan da oraingoa Lemoizen.

Larunbatean, udalbatza berria osatu ondoren, Lemoizko alkateak eta zinegotziek oihalarekin argazkia ateratzeko aprobetxatu zuten, erabakitzeko eskubidearen aldeko jarrera erakutsiz.

Domekan ordea, oihala Armintzako portuan jarri genuen eta herritarrek eurena duten oihalarekin batera atera zuten argazkia. Orain arte, 183 pertsonen gogoari esker, oihal zoragarri honi bizia eman ahal izan diogu eta honekin, herri honen borondatea islatu. Hala ere, ekainaren 21era arte ez dugu etsiko eta gure helburua diren 200 saretze-txartelera heltzea gustatuko litzaiguke.

Horrez gain, gogora ezazue asteazkenera arte daudela San Mameseko sarrerak herrian salgai eta ostegunetik aurrera, Bilbon eskuratzeko aukera izango duzuela. 82 sarrera saldu ditugu jada, baina oraindik badago lekua honelako egun garrantzitsu batean gure herriak merezi duen ordezkaritza berton egon dadin.

Beraz, sarrerarik edota saretze-txartelik ez duzuenok, oraindik duzue astia!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun