Karmengo jaietan erabakitzeko eskubidearen alde

Erabiltzailearen aurpegia

Asteazkenean Armintzako Karmengo jaiak hasiko dira txupinazoa eta triatloi herrikoarekin. Erabakitzeko eskubidearen aldeko jarrera erakusteko egun horretan Gure Esku Dagoren koral koloreko kamiseta janztera animatu nahi zaituztegu.
Eguaztenean denok koral kamisetarekin!!!

Eta 22:30ean...

Asteazken iluntzean, txupinazoa eta triatloi herrikoaren ostean, gure Joste Eguneko bideoaren emanaldia izango dugu ikusgai. Egun zoragarria gogoratzeko aukera! Eta etzazue ahaztu kamiseta janztea. Eguaztenean denok koral kamisetarekin!!! Karmengo jaietan erabakitzeko eskubidearen alde!!!