Gure Esku Dago Lemoizko jaietako pregoilari!

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren barikuan Lemoizko Andra Mari jaietan pregoia egitera gonbidatu gaitu Jai Batzordeak. Pregoian 'Eskuetan' kanta dantzatuko dugu eta 22.30etan gure Joste eguneko bideoa ikusteko (eta eskuratzeko) aukera izango duzue. Ekitaldi hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Eta ez ahaztu koral koloreko kamiseta janztea.

Lemoizko jaietan erabakitzeko eskubidearen alde!!!