Herri kontsulta egin ala ez guztion artean hartu beharreko erabakia da. Bide horretan, domeka eguerdian, martxoaren 20an, Urizarren eta Armintzan jarriko ditugun mahaien inguruan elkartzera gonbidatzen zaituztegu, jai giroan eta mokadutxo bat hartuz gai honen inguruan dugun informazioa zabaltzeko eta zuen iritziak jakin ahal izateko. Horrez gain, apirilean herri batzar batera gonbidatuko zaituztegu bertan herri kontsulta egin ala ez erabakitzeko.
Bestalde, Gure Esku Dago elkarteko bazkide izatera animatu nahi zaituztegu, bere helburuekin bat zatoztelako eta ahal duzuen neurrian zuen ekarpena egiten duzuelako (ekimenak antolatzen lagunduz, parte hartuz….). Datorren domekan jarriko ditugun mahaietan bazkidetzari buruzko informazioa ere zabalduko dugu.
Animatu eta gerturatu zaitezte domekako mahaietara!!!