Uribe Kostako herri galdeketaren aurkezpena Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz 2016ko mai. 20a, 09:53

Maiatzaren 22an, 12:30ean, Uribe Kostako herri galdeketen aurkezpen ekitaldi publikoa egingo dugu Sopelako Udaletxe plazan. Oraingoz, lau udalerrik erabaki dugu prozesua martxan jartzea: Sopela, Urduliz, Barrika eta Lemoiz. Baina litekeena da aurrerago herri gehiago prozesu honetara batzea.

Ospakizun ederra izango da igandekoa eta horregatik, herria girotzeko hiru “zutabe” irtengo dira udalerriko puntu desberdinetatik kalejiran, udaletxerako bidean. Elkarretaratzeak 12:30ean ondorengo lekuetan: -Metro geltokian:Urduliz, Getxo, Erandio, Leioa eta Sopela. -Eleiz plazan: Berango eta Sopela. -Artaza plaza: Lemoiz, Barrika, Plentzia, Gorliz eta Sopela. Agerraldiaren ondoren, kamisetak erosteko, bazkide egiteko eta mokadutxo bat jateko aukera egongo da, beste batzuen artean. Animatu zaitezte! Abian da erabakiaren aroa!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun