Herri-galdeketaren aurkezpena Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz 2016ko mai. 31a, 15:19

Armintzako portuan herri-kontsulta eta ADOS Lemoiz taldea aurkeztuko dute domekan...

Ekainaren 5ean, Euskal Herriko 34 herritan kontsulten bidez erabakitzen arituko diren bitartean, Lemoizen 2017an egingo dugun herri-kontsulta eta horretarako eratu den ADOS Lemoiz taldea aurkeztuko dugu jai giroan. Hitzordua 13:00etan Armintzako portuan izango da eta aurkezpenaren ondoren herri-kontsulta babesteko sinadurak batzen hasiko gara musikaz eta jan-edanaz lagunduta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun