Uribe Kostako beste bost herritan bezala gaur eguerdian Lemoizko udal hautetsiek agerraldia egin dute adierazpen bat irakurtzeko. Euskal Herriaren historian zehar burujatzearen defentsa hainbat aldiz egin duten herri ordezkariekin bat eginez, erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute udal hautetsiek. Halaber, maiaztaren 7an Lemoizen egingo den herri galdeketarekin bat egin dutela eta parte hartuko dutela adierazi dute. Adierazpena 1979tik gaur egunera arte udalean izan diren alderdi politiko guztietako 46 alkate eta zinegotzik sinatu dute.
Irakurle agurgarria:
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.
Izan zaitez HIRUKAlagun