Maiatzaren Lehena

Erabiltzailearen aurpegia Hodei 2015ko api. 26a, 18:43

Eguaztenean kontzentra leioako kanpusean.

Maiatzak 1,Chicago 1886. Langileek greba deitu dute 8 orduko lanaldia lortzeko, hiru eguneko huelgaren ostean polizia manifestaldia gelditzen saiatu da. Langileek aurre egin diete eta poliziak dozenaka hil ditu.

Langileen bozeramaileak exekutatu dituzte, orkan, baina hori langileak apaltzeko nahikoa ez dela ikusirik, gobernuak, beldurtuta, 8 ordutako lanaldia ezarri du.

“Errekuperazioa” saldu nahi diguten garai honetan, langileriaren bizi baldintzen hobetzea borroketatik etorri dela gogorarazten digute Chicagoko gertakariek. Polizia bidali zuten enpresariak eta erail zituzten beharginak ez baitzeuden alde berean, bakoitzak defendatzen zuen gizarte eredua antagonikoa zen eta.

Unibertsitatean antagonismo hori egunero bizi dugu. Agintzen duten botere ekonomikoek langileen lan baldintzak erasotzen dituzte (soldata jaitsierak, prekarizazioa…), ikasleoi tasak igotzen dizkiguten bitartean(3+2a erreforma funtsean hori da).

Eraso hauei aurre egiteko, langileen(PAS, irakasleak,garbitzaileak…) eta ikasleon arteko batasuna ezinbestekoa ikusten dugu. Horregatik apirilaren 29an Maiatzaren 1aren gerizpean kontzentrazio batera dei egiten dugu, MIKEL LABOAN 11:30ean.

GORA LANGILEON BORROKA!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun