Maitematikak

Erabiltzailearen aurpegia Igor Elordui 2015ko mar. 13a, 13:07

Berria egunkariaren azaleko albistea otsailaren 5ean: "Hizkuntza nagusia den herrietan du atzerakada agerikoena euskarak. %90 euskaldunak zituzten 56 herrik 1981ean; orain, 13 herrik".

Inguru erdaldunetan, populatuenetan, nabaria da euskararen aurrerakada. Baina zer gertatzen da gure herrietan? Ba, entzun nuen, behinola, matematikak kontra dauzkagula euskaldunok, eta bost euskaldun eta erdaldun bat berdin sei erdaldun direla. Hortik apur bat badago Soziolinguistikaren Klusterraren Ikerketak berretsi eta berriak publikatu dituen datuetan. Esateko modu bat da, jakina, ze, ez da eta matematika kontua; jarrera kontua da. Gura bada, maitematika kontu bat (copyrighta Pirritx, Porrotx eta Marimototsena da, nola ez).

Lehengora etorrita: aspaldi gure koadrilan bost euskaldun baginen eta gehienetan euskaraz egiten bagenuen. Orain zazpi bagara, lehengo bostak eta herrira etorri diren beste bi eta, esaterako, batek egiten badu batueraz eta besteak ez badaki, bagara sei euskaldun gehi, seguru, euskaraz egitea gurako lukeen beste bat. Zazpi gara. Maitematika behar dugu egin, hortaz. Gure herria, gure hizkuntza, eta gure lagunak maitez.

AIKOR! Txorierriko aldizkarian, 145 zenbakian, argitaratutako artikulua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun