Libra gaitzazu gaizkileengandik...

Erabiltzailearen aurpegia Monika Gonzalez Bilbao 2024ko abe. 2a, 09:45

Pasa den asteazken arratsaldean, nire semea eta bere aita Bizkaibizirekin txango bat egin zuten, eguraldi zoragarria eta bidegorriak gozatzeko. Txirringa alokatzeko Berangoraino joan ziren, Sopelan ez dagoelako aukera hori.

Aitak eta semeak arrasti eder bat disfrutatu zuten elkarrekin, Eroskiko biribilgunera heldu eta erabaki txar bat hartu zuten arte: supermerkatutik metroraino ez zuten bidegorria hartu eta, batek espaloitik joatea eta besteak goiko espaloia hartzea pentsatu zuten. Une horretan, Berangoko Udaltzaingoko kotxe bat argiak piztuta gurutzatu zitzaien bidean. Semeak kezkatuta pentsatu zuen zerbait larria edo arrisku handikoa gertatuko zela. Hara bere harridura! Aita eta semea identifikatu ostean, 200 euroko isuna ezarri zioten bakoitzari.

Udaltzaingoaren jarrera bortitza eta neurrigabeko isuna iruditzen zaizkit. Herriaren eta pertsonen zaintzaileak dira? Badakite langile hauek zer den diru-sarrerak bermatzeko errenta (850 euro) eta ze egoeran zeuden aita eta semea? Udal-polizia eredugarri izan beharko litzateke eta, noski... bidegorritik bideratu txirrindulariei.

Ez dira gure seme-alabentzako nahi dugun adibidea. Agintariei galdetu nahiko nieke, Berangoko herriak horrelako Udaltzaingoa merezi ote duen. Formakuntza adeitsuagoa mesedez... libra nazazu lapurretatik.

Semeak ikasi du: polizia-kotxe bat ikustean... amorrualdi honekin geratuko gara.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun