Mintzapraktika taldeko Aste Santu aurreko bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Jose Ramon Onandia 2025ko api. 11a, 10:10

Apirilaren batean, Jose Antonio Agirre euskaltegiko mintzapraktika taldea, Aste Santu aurreko bazkaria ospatu genuen.

Eskola amaitu ondoren okindegira ogia erostera joan ginen, eta Rosa Mari, Goyi eta Yolandak ogi bereziak erosi zuten.

Eguraldia udaberrikoa zen eta eguzkitan txoko “Piperantzar”ra joan ginen.

Han harrera ona eduki genuen, gure ikaskide “Txefo”, Jose Fernando Basterretxea, paella ederra erdi prestatuta zeukan eta  txokoa  erakutsi zigun txokoa.

Aldatza taberna “El Rubio” Luiserena zena,  orain “Piperantzar” txokoa da,  modernoa, garbia eta polita dago benetan.

Yolandak amantala jarri zuen eta Txeforen laguntzaile lana hasi zen.

Besteok piketako urdaiazpikoa eta gazta prestatzen hasi ginen, baita mahaia jartzen, beti Txeforen laguntzarekin.

Mostradore inguruan jarri ginen eta ardo bai baltza, bai zuri onarekin hasi ginen jaten hasierakoak.

Jan bitartean gogoratu genuen Josu gure ikaskidea, bere txisteak, irribarre eta alaitasuna; Goian bego. Josu.

Oso onak urdaiazpikoa, gazta eta baita ere ardoak.

Mahai biribilean izan ginen, mahai ederra eta atsegina danok elkarrekin egoteko.

Laster ekarri zuten paella Txefok eta Yolandak, itxura ederra baina zaporea itzelezko ona, bikaina.

Postreak Leire irakasleak ekarri zizkigun, pastel bereziak eta pastak oso onak, egiaz eta benetan.

Joserraren kantutegiarekin hasi ginen abesten, Goyirik zuzenduta, eta Txoforen laguntzarekin, Txofo sukaldari ona ez ezik abeslari handia ere.

Faltan nabaritu genuen iazko ikaskideak bai Mari Jose, bai Efren, eta Berbalagun taldeko laguntzaileak, Jaione, Itziar eta Begona Avenal.       

Jose Libanoren iritzia:

Gaur oso zoriontsua izan naiz nire ikaskideekin.  Ondo jan ondo, egon eta nire poztasuna lagunei  transmititu.  Gaur lagunekin asko gozatu dut. Nire euskara poliki-poliki aurrera doa. Eskerrik asko danori, baina batez ere Txefori.

Yolandaren iritzia:

 Aurten berezia izaten ari da euskaltegian giroa, ez bakarrik gure taldean beste hiru lagun daudelako, José, Clemente eta Txefo, baizik eta denok asko hobeto hitz egiten dugulako.

Nire ustez hori, Leire gure andereño berriari eta Joserra gure berbalagun animatzaileari esker izan da. Leirek haize freskoa eta gaztea ekarri duelako klasera eta Joserraren lana eta eguneroko gogoa.

Egun batean klasean, Txefok bere txokoan bazkari bat egitea proposatu zigun eta noski, guri ideia ona iruditu zitzaigun.

Oso egun polita pasa genuen, Txefok paella izugarri ona egin zuen eta Leirek bere  espezialitatea ekarri zigun, bananekin eta intxaurrekin egindako bizkotxo berezi bat.

Bikain zegoena; gainera urdaiazpiko, gazta eta ogia erosten ditugu. Zer gehiago eska dezakegu!

Oso egun polita izan zen, eta aurten ere esan dezakegu ikaskideak baino gehiago lagunak garela.

Enrikeren iritzia:

Joan den asteartean, apirilaren batean, ikaskide guztiak, gure irakasle Leire, eta lagun Joserrarekin, Algortako Jose Antonio Agirre euskaltegian euskara klasea amaitzean, denok oinez joan ginen  gure ikaskide Txeforen txokoraino.

Txokora iritzi ginenean Txefo paella bat prestatzen ari zen.

Baina leku hartan ohikoa denez, lehenik eta behin hasieratakoa, urdaiazpiko, gazta eta ardo pixa bat xehatu behar dugu, eta gero mahai biribil baten inguruan eseri ginen, Txefok prestatutako paella jateko.

Paella oso ona zegoen, ondoren,  postrea jan,  gure irakasleak egindako pastel batzuk hauek ere oso onak ziren.

Kafea eta hainbat  infusio  hartu ondoren, denok batera abesti batzuk abestu genuen oso  giro onean.

Idazki txiki honekin, eskerrak eman nahi diot Txefo gure lankideari egindako lanagatik eta eman zigun tratuagatik.

Goyiren iritzia.

Nire euskarazko klasean, gauza askori buruz mintzatzen dugu eta horregatik badakigu Txefo sukaldari ona dela. Ba, lehen egunean, Txefok bere txokoan, paella bat prestatuko zigula esan zigun.

Mahaia biribila zen, Arturo erregearena bezala, inor ez  zen garrantzitsuagoa. Denon artean mahaia prestatu genuen, eta denon artean mahaia kendu, baina paella Txefok bakarrik prestatu zuen, paella  ona izan zen. Gure irakasle Leirek, goxo bat, platanoz, egin zigun. Giroa serioa eta polita eduki genuen. Lana asko egin zuen Txefok.

Zer ospatu genuen? Nahi duguna eta euskara ikasten ari garela. Gure maila ez da altua baina gure ikaskide Josek esaten  bezala goazen “poliki-poliki”, ez daukagu presarik.

Eskerrik asko ikaskideok.

Clementeren iritzia:

Kaixo lagunok. Oso tarte atsegina igaro dugu. Txoko ederra eta janari oso ona, errepikatzekoa. Ea gure euskara eta abestiak hobetzen ditugun.

Eskerrik asko denori.

Rosa Mariren iritzia:

Kaixo lagunak:

Nire iritzia eman nahi dizuet, Txeforen txokoan izan genuen janariaz.

Hasteko, oso giro jatorra, izan genuen, ikaskideez gain, adiskidetasun polita garrantzitsua egin dugula uste baitut.

Janariarekin jarraitzen dut; urdaiazpikoa eta gazta onezko aperitibo hori, barran hartua, asko gustatu zitzaidan eta Txefok prestatu zuen paella ezin hobea.

Txokoak daukan dekorazioa ere asko gustatu zitzaidala esan nahi dut.

Beraz, oso pozik nago guztiarekin.

Besarkada handi bat denontzat.

Lagunak elkarrekin bazkaltzen

Joan den asteartean Joserra eta nire ikaskideak bazkaltzeko elkartu ginen Piperantzar tabernan.

Paella bikaina jan genuen, Txefo sukaldariari esker. Leirek ere oso oso ona zegoen postrea ekarri zuen

Oso giro ona, eta garrantzitsuena, euskaraz aritzeko aukera izan genuen.

Espero dut laster berriro elkartzea.

Leire gure irakaslearen iritzia:

Egun eta bazkari ederra lagunekin egoteko.

Bazkaria itzela izan zen. Eskerrik asko ni ere gonbidatzeagatik!

Besterik gabe.

Leire.

Mireren Iritzia:

Eskerrik asko Txefo chef bikainari. Joserra gure laguntzaile onenari. Leireri  bere pazientzia eta pastel goxoagatik eta musu handia guztientzat.

Azkenik esan behar dut giroa alaia eta atsegina zela, eta nabaritzen dala euskara mailak aurrerapen handia izan duela, hitz egiteko jariotasun handiagoa da eta.

Helburua bete genuen, ederto jan, beste ikaskide batzuekin hitz eginez.

Zenbat eta gehiago abestu, orduan eta askoz hobeto irteten zaigu.

Danon artean euskara giroa gozatu, eta ondo pasatu.

Euskarak asko lotzen gaitu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun