Ba bai, irakurleok. Zergatia? Postu horretarako aurkeztu direnek ez dutelako euskarazko profilik eta, ondorioz, erdaraz emango dira saioak. Zergatik ez dira bertan behera utzi orduan? Ez dituzte gure nahiak bete! Eskaintzen dizkiguten alternatibak ez dira onuragarriak guretzako. Orduan, non geratzen da gure eskubidea?
Gau osoan lo egin gabe pasa ondoren pare bat ondoriotara heldu naiz: gure gurasoek borrokatu zutenak ez du apenas ezertarako balio. Gure garaiko ikasketak euskaraz izan zitezen Ikastoletara bidali gintuzten asko, horrek zekarren ahalegin ekonomikoa aintzat hartuta. Unibertsitatera heldu ginenok ere borrokan jarraitu genuen gure ikasketa guztiak euskaraz izan zitezen. Eta orain? Atzera pausua! Euskarari dagokion garrantzia ez ematea izan da profilik garaiz ez ateratzea, eta orain, irakasle euskaldunak behar ditugunean “horretan nabil, poliki poliki, baina, no me veo capaz de dar clases en euskera, no domino la terminología y además, en castellano es más diverso”.
Ondorioz, zein da nire aukera ama bezala? Zergatik AUKERATU behar dut euskaraz ikasi edo musika ikastearen artean? Euskaldunok berriro ere galtzaile…
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.