Ez dakit zergatik ez duten bat egin proposamenarekin zenbait udalek; badakit, ordea, neurri horrek zer ekarriko duen onartutako udalerrientzat: etorkinen kriminalizazioa eta beraien aurkako gorrotoa areagotzea; arrazakeria, azken finean.
Argi dago delitu hauen oinarria sistema kapitalista eta honek sortzen duen pobrezia direla. Alderdi instituzional batek ere ez du hori seinalatu, klase gizartea zalantzan jartzea dakarrelako. Gaur egungo alderdi instituzionalek ez dute klase gizartea gainditzeko borondaterik. Dagokigun arazoarekin bukatzeko, hobe da oinarrira joatea, eta pobrea borrokatu barik, pobrezia borrokatzea; instituzioetatik kanpo antolatu behar gara, eta artikulu honetan ez dut horretarako deia egiteko aukera galdu nahi.
Herritarroi komeni zaigu gogoratzea lurralde-jatorria jakinarazteko neurria Espainiako eskuin muturreko alderdiek eta mugimenduek bultzatu dutela. Beraz, Getxoko EAJk, beste behin ere, eskuin muturrari men egin dio, eta poliziaren inpunitatearen alde agertu da. Ez dezagun hau onartu. Amaia Agirre andereak, berriz, kanpokoei baino, etxe barrukoei begiratu beharko lieke, EAJko hiru zinegotzik egin baitute iruzur 'Irurak Bat' jauregiaren eraisketan: horiek bai kriminalak.
Jone Lores
Uribe Kostako Kontseilu Sozialistako kidea