Haur baten lehenengo urteak, adoptatu aurretik bizi dituen horiek, eremu pertsonal, akademiko eta sozialean eragina izan dezakete. Epe luzeko ikasketa-arazoen ondorio larrienak hiru hauek dira: autoestimu baxua, auto-kontrol eza eta frustrazioa.
Zailtasun akademikoak ekartzen dituzten zailtasun pertsonal eta sozialei buruz hitz egin dezagun; izan ere, askotan, mintzaira, aritmetika edota hizkuntza arazoetan jartzen da arreta eta ez da jarrera zuzena. Egia da zailtasun hori dagoela, baina, agian, garrantzitsuagoa da oinarrizko beharrak aintzat hartzea, estimua eta adopziozko gurasoekiko maitasun-emozionalaren lotura indartuko dute. Halaber, beharrezkoa da eremu pertsonalaren, sozialaren, familiarraren eta akademikoaren ahulguneen azterketa egitea eta helburuak kontuan hartuz, esku-hartzea hastea.
{0>La incidencia de dificultades de aprendizaje parece aumentar entre los niños adoptados.<}0{>Dirudienez, haur adoptatuen artean, ikasketa-zailtasunen eragina handitu egin da.<0} {0>En este momento, nadie sabe seguro porque es así, pero existen numerosas teorías para justificarlo:<}0{>Une honetan, ez dago horren arrazoia azaldu dezakeen inor, baina justifikatzeko teoria asko daude:<0}
- Ikasketa-zailtasun batzuk, hala nola dislexia, genetikari lotuta daude. Informazio horretan oinarrituta, aditu batzuen ustez, arazo horiek dituzten haur adoptatuek haien gurasoengandik jaso dituzte. Teoriaren arabera, ezaugarri horiek izan zituzten gazteek beste guztiek baino aukera gehiago izan zituzten ustekabeko haurdunaldi bati aurka egiteko beharra izateko; horrek azalduko luke garoago adopzioan uzten diren haurren artean, ikasketa-zailtasunen eragina handitu izana. eta hori hartutako haurrak ikasteko zailtasunak intzidentzia handiagoa dituztela ere azalduko luke.
- Beste teoria baten arabera, guraso eta seme-alaben arteko harreman arazoak sortuz da; hala nola abusuak, axolagabekeria, edota bizitzako lehenengo bi urteetan gertatutako arazoak. Horrek guztiak haurrak guraso berriekiko harreman estua sortzeko gaitasunean eragina du.
- Ezin dugu aipatu gabe utzi maiz entzun ohi dugun arrazoi posibleetako bat, hau da, haurdunaldian zehar alkoholarekin edo drogekin izandako harremana dela-eta eragindako FAE edo FAS (hardunaldian alkohola edateagatik sortutako efektu edo sindromea) edota jaiotzean sortutako drogekiko menpekotasuna.
- Haurdunaldian edo haurtzaroan gertatutako malnutrizioa edo janari eza edo dieta desegokia edota beruna bezalako substantziekin harremana izateak etorkizuneko fetuan ere eragina izango dute
Espainiako Lehen Mailako Atentzioko Pediatria Elkarteko(AEPap) presidente den Juan Ruiz-Canela doktorearen arabera, haur horien zailtasun gehienak "hutsalak edo sendagarriak dira" eta, gainera, lehen mailako arretan ondo konpondu ahal direla uste du.
José Ángel Giménez eta Carmen emaztearentzat ez zen erraza izan, prestakuntza jaso zuten arren. José psikologoak eta emazte pedagogoak utzikeria historia luzea zuen haur bat adoptatu zuten. Haiek egindako Indómito y entrañable liburuan adopziozko guraso gisa bizitako esperientzia bildu zuten, "Guraso izatea oso zaila da, pare bat teoria psiko-pedagogiko aplikatu eta emaitzak itxarotea baino askoz ere zailagoa. Guraso gisa asko dago egiteko: maitatu, babestu, mimatu, mugak finkatu, hezi, lagundu, sparring izan, aholkua eman, antolatu, bizitzeko toki epela sortu, iradoki, zigortu, gidatu, animatu, bultzatu, kontsolatu, eredu izan, galdetu, baietz esan, ados ez egon, ulertu, barkatu, eutsi, eutsi, eta eutsi?".
Beraz, gure eskarmentuan oinarrituta, itxaropena transmititu nahi dugu. Pazientzia, delegazioa, denbora, estimua, maitasuna, maitasuna, maitasuna eta maitasun handiko kontua baita.
Janire Rojas
Hezitzailea, Hezkuntza-psikologiako Esku-hartzea
AUSARTI