Romo Kultur Etxea errealitatea bihurtzen ari da. Getxotar guztien zerbitzura egongo den azpiegitura, eraikina baino gehiago proiektu bizia, sostengarria eta ilusioz beterik. Areeta-Romo inguruko eragileentzat espazioak, getxoko liburutegi haundiena, musika eta dantzarako entsaio-lokalak, gaztelekua, Nagusien Etxea, Udal Euskaltegia, beheko solairuan auditoriuma eta kafetegi-taberna izango duen elkarbizitza sustatzeko lehen mailako gunea. Euskaraz bizi ahal izateko arnasgunea ere izatea nahiko genuke eta horretan arituko gara.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!