GETXOKO LIBURUTEGIAK, HERRITARREI KULTURA-IRAKURKETA

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE 2015ko mar. 21a, 15:36

GETXOKO LIBURUTEGIAK, HERRITARREI KULTURA-IRAKURKETA HURBILTZEKO PROIEKTU ESTRATEGIKOA 2014an 288.000tik gora pertsonak erabili zuten udal liburutegien zerbitzua, Villamonteko, San Nikolaseko eta Gobelako zentroetan. Horiez gainera, beste 52.000 lagunek parte hartu zuten liburutegiek euren lokaletatik kanpo antolatutako jardueretan, besteak beste, Letren Terrazetan, Liburu Azokan edo Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioan, 2014. urteko txostenetik ateratako datuen arabera. 2014an zerbitzuak teknologia berrien aldeko apustu garbia egin zuen. Horrela, liburutegiek bat egin zuten eLiburutegia deritzon zerbitzuarekin. Horren bitartez Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburu elektronikoak online mailegatzen dira. Getxoko liburutegiak, gainera, Liburutegiak izeneko aplikazioari atxiki zaizkio, Euskadiko Liburutegi Sareari buruzko era guztietako argibideak eskaintzen ditu. Getxoko liburutegiek sare sozialetan duten presentzia ere areagotu dute. Gaur egun zerbitzuak baditu bi blog -bata liburutegiena eta bestea Kontularien Klubarena-, Facebook-eko orri bat, Twitter, eta hiru orri Pinterest-en,gai desberdinei buruzkoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun