Korrika 19

Korrikari bai

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE 2015ko mar. 23a, 22:10

Bai, ados, Korrikari bai, inongo duda barik, euskara, euskaltzale eta euskaldunen alde. Baina lasterketa luzea izan behar da, urte, bizitza luzea iraun behar dauan txapelketa: saria, hurrengo belaunaldi euskaldunak bermatzea. Gure aurrekoek egindako lana, zenbat eta zenbat guraso erdaldun euskararen alde, etxeko lanak aditu ez, ikastolara eroaten gintuztenak, diru mordo orduko kooperatibetan, eskolak garbitu, tortilak egin... zenbat apustu, zenbat sakrifizio. Guzti horren emaitza herri euskaldunagoa, baina jakintasunean ez dago gaurko erronka bakarra, batez bere erabilpenean, eta horren ardura, euskaldunengan. Aurrekoek kristo lana egin eben, ezin deutsegu hutsik egin, guri tokatzen jaku euskara bizirik mantentzea, guri tokaten jaku korrika abiadura eta erritmoz mantentzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun