Atzo langileak eta enpresa akordio batetara heldu ziren eta beraz greba bertan behera gelditzen da. Apurka- apurka Getxok normaltasunaren bidea hartuko du. Prozesu luze honetan Getxoko Udalak langileak eta enpresaren arteko negoziazioa bultzatu eta bermatu egin du. Udalak negoziazio mahai guztietan presentzia izan du, eta akordioari ongi etorria adierazi dio.