Getxoko Udala eraso homofoboaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE 2015ko api. 8a, 19:48

Getxoko Udaleko Bozeramaleen Batzordearen adierazpena

 Imanol Landa alkateak eta udaleko alderdien ordezkari banak (EAJ/PNV, PP, EH-Bildu eta PSE-EE) osatutako Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzarrak honako hau adierazi nahi du Algortan gertatu eta Ertzaintza aurrean atzo, 2015eko apirilaren 6an, aurkeztu zen eraso homofoboaren salaketari buruz:

 

1. Jokabide homofoboek eragindako eraso edo tratu txar guztiak gaitzesten ditu, eta aipatutako salaketaren ondoriozko erantzukizunak lehenbailehen argitzeko eta azaltzeko eskatzen du.

 

2. Adierazi nahi du homofobia giza eskubideen aurkako eraso larria dela, eta gizartean hain hedatuta dauden matxismoa eta heteroaraua direla aukera eta identitate sexualaren aurka egiten diren erasoen oinarria. Hori dela eta, homofobia errotik desagerrarazteko, balioak oinarri-oinarritik aldatu beharra dagoela uste dugu.

 

3. Horrenbestez, Getxoko Udalak pertsona guzti-guztiek haien sexualitatea, zeinahi dela ere, askatasun osoz bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

 

4. Getxoko Udalak bat egingo du eskubide hori aldarrikatzeko edo eskubidea urratzen duen edozer salatzeko antolatzen diren mobilizazio guztiekin.

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun