Pirritx eta Porrotx Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE 2015ko api. 24a, 23:59

Marotoren burua kolokan?

Oraindik oroitzen naiz, 2009ko maiatzaren 29ko osoko bilkuraz. Bertan Alderdi Popularrak nire burua eskatu zuenean, Pirritx eta Porrotx pailasoak Getxora ekarri nahi nituelako.

Orain, sei urte geroago, Alderdi Popularrak Gasteizen Pirritx eta Porrotx programatzen ditu.

Zein aldaketa kuriosoa, zelako poztasuna eta "nolako hipokresia". Holako politika egiteko moduekin noruntz goaz, nora garamatzate?

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun