Ohiko politikara buelta?

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE 2016ko urt. 6a, 21:09

Katalunia eta Estatuko lurrikara politikoak islarik izango ote du Euskadin?

Badirudi derrigortuta egon gaitezkeela hauteskunde berri batzuetara joatea. Kataluniako egoerak, independentziaren aldeko talde politikoen desadostasunak eta Estatuan alderdi sozialistaren zalantzak nagusi, ez dute inongo egonkortasunik ziurtatzen gobernu iraunkorrak bermatzeko. Errepikatuko ote dira hauteskunde horietako emaitzak? Gauza asko argitzeke dago, nire ustez:

- Podemos-en, erabakitze eskubidearen aldeko apustua zintzoa da? Horrek eragin izugarria izan dezake Euskadi eta Kataluniako botu-emaileen hautaketan, horra hor bestela EH BILDU edota Mas-en porrota azkenengo hauteskundeetan.

- Alderdi sozialistak nork eta zer eramango du hurrengoetan ezkerreko jendea erakartzeko? Oso ondo pentsatu beharko dute beraien estrategia, Podemosengandik irentsita ez "amaitzeko" edo alderdi popularrari "airerik" ez emateko.

- Alderdi Popularrak, nik uste, beldurrik ez diela hauteskunde berriei, Ciudadanos-en "fiaskoa" ikusita, beraiek batu dezaketen eskuineko botua mesedegarri izan dakiekelako.

Barkatuko nauzue, baina ideia bi azpimarratu nahiko nituzke, guzti honen ondorio edo desio; batetik erabakitze eskubidearen ikuspegitik, ez da nahikoa Podemosen apustua, betiko alderdien jarrera aldaketa behar dugu, derrigorrez. Ez dut sinisten "salbatzaileengan", PP eta PSOEk barnean eraldaketarik ez duten bitartean aurrerapausoak oso txikiak izango dira.

Eta bestalde krisiaren gainditzea izan behar dugu ideia eta helburu nagusia, erabaki inportante eta aurrerakoiak hartu behar dira eta ez dute balio lehengo errezeta zaharrak ezta ere liluratu ahal gaituzten "kantu melodikoak".

Lanean jarri behar gara, lanean jarraitu behar dugu beste batzuk aspaldian gabiltzan moduan, ardura eta seriotasunez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun