Ekimen horrekin, Euskal Herrian zehar, nork bere herrian, auzoan, taldean... aurrera eramaten ari garen alternatibak eta proiektuak erakutsi nahi ditugu. Egunean zehar, Bilboko erdigunea, herri txiki bat bihurtuta, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez beteko dugu. Gune ezberdinak egongo dira eta martxan dauden alternatibak ezagutaraziko ditugu, jarduera ezberdinen bitartez: hitzaldiak, mahia inguruak, azoka, tailerrak, kale ikuskizunak, jolasak.... Alternatiben Herria ekimenean 146 eragile parte hartzen ari dira. Beraien artean: Euskal gehiengo sindikala eta hainbat talde sozialak, ekologistak, feministak, kontsumo taldeak... LAB Eskumaldetik, datorren urriaren 24an Bilbora hurbiltzera animatzen zaituztegu Uribe Kostako biztanle guztiei.