Etxaide: "Aurrekontu hauek ez dute egoera aldatzek

Erabiltzailearen aurpegia LAB 2015ko abe. 1a, 13:51

Etxaide: "Aurrekontu hauek ez dute egoera aldatzeko inolako borondate, asmo edo gaitasunik" Aurrenkontuak urteko legerik garrantzitsuena dira, eta egiten diren diskurtsoetatik haratago, aurrekontuek gobernu baten proiektua zein den esaten dute. Aurkeztu berri diren EAEko aurrekontuen atzean izkutatzen dena azalaratzeko asmoz gaur, azaroak 30, Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusia, eta Rafa Izquierdo Batzorde sozioekonomikoko kidea hedabideen aurrean izan dira. Bertan Etxaidek salatu duenez aurrekontu hauen helburua “ez da egoera aldatzea”. LAB sindikatutik salatzen dugu ez dutela egoera aldatzeko inolako asmorik, borondaterik edota gaitasunik. Eta galdera bat datorkigu burura, nori eta zeri begira egindako aurrekontuak dira?. Aurrekontuak eskutan argi dago ez diotela arazo sozialei begiratzen ez baitago erabaki politiko bakar bat ere arazo horiei kontra egiteko gaitasuna duenik. Ez diote etorkizunari begiratzen ere eredu sozial eta ekonomiko sendo bat eraikitzeko aukera baztertzen baitu eta nola ez, ez diote ere herritar zein ordezkari sozial eta sindikalei begiratzen. Argi geratu da berriro ere, Etxaidek gaur salatu bezala, “PNV eta PSErentzat garrantzitsuena gaurko egoera gestionatzea dela eta ez errotik aldatzea”. Hori gutxi balitz irabazten dutena poltsikoratzen jarraitu nahi dute horretarako alternatibei ateak itxiz. LABek uste du aurrekontuen momentua aproposa dela bide berri bat hartzeko, baina beste behun PNVk guztiz kontrakoa egin du. Alternatibaren bidea jorratu beharrean denoi bizkar eman digu.  Alternatiba horiek hor daude ikusi nahi dituenarentzak eta azken urtean egin ditugun hamaika ekimenetan agerian geratu dira. Alternatiba guzti hauek ardatz bakar bat izan dute oinarri: Euskal Herrian bada bitarteko eta baliabide nahikorik konponbideak eraikitzeko. Beraz, erabil dezagun badagoen aberastasuna egoera sozial justu bat eraiki eta krisi sozialaren kontra borrokatzeko. Erabil dezagun sare organizatiboa egoera berriak sortzeko beharrezkoa diren adostasunak eta akordioak eraikitzeko. Eta erabili dezagun errealitate sindikal ezberdin bat lan munduaren berrantolaketaren inguruko benetako eztabaida egiteko. Instituzioetatik proposatzen digutenak ez die gure beharrei erantzuten, baina horren aurrean badugu herritar askoren parte hartzearekin osatutako Programa Soziala. Batu ditzagun indarrak, eraiki ditzagun akordio sendoak eta mobiliza gaitezen programa soziala errealitate bihurtu dadin. Hurrengo hitzorduak jarrita daude, datorren abenduaren 3an Bilbon eta 23an Gasteizen. LABek alternatiban sinisten du eta ez du etsiko lortu arte.   

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun