Euskal presoak etxera ekarri behar ditugu!

Erabiltzailearen aurpegia LAB 2015ko abe. 10a, 15:10

LAB eskumaldeatik deialdia egiten diegu eskualdeko langile guztiei urtarrilaren 9an Bilbora joateko.

Nazioarteko Giza Eskubideen eguna da, eta horregatik gaurko eguna aproposa iruditu zaigu gure delegatuekin euskal preso politikoen egoera eta bizi baldintzak konpartitzea eta salatzea kolektiboak eta beraien familiek jasaten duten biolentzia. Bi helburuekin; alde batetik beraiei eta beraien familiei gure elkartasuna eta atxikimendua adierazteko eta bestetik langileriaren aktibazioa eta mobilizazioa lortzeko gai honen inguruan. Euskal Herrian gatazka politikoaren benetako konponbidea nahi badugu euskal preso eta iheslari guztiak etxera ekarri behar ditugu, eta horretarako herria, langileria kalera irten behar da. LABetik gure konpromisoa adierazten dugu bide horretan lan egiteko eta gure eskuan dagoen guztia egiteko.

Eskerrak eman nahi ditugu gaur ETXERAT elkartetik, gure asanbladara errealitate gordina azaltzera, etorri diren bi kideei.

Bukatzeko LABetik eskualdeko langile guztiei Urtarrilaren 9an Bilbora joateko deialdia luzatzen dizuegu.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun