2016/02/16 12:30

Urdulizko ospitale berria; publikoa, euskalduna eta kalitatezkoa!!!

Urdulizko ospitale berria; publikoa, euskalduna eta kalitatezkoa!!!
Bidezabalgo anbulatorio aurrean, Uribe Kosta

Osasun arloaren eta Osakidetzako zuzendaritzaren informazio eta gardentasun faltaren aurrean, Urdulizko ospitalea PUBLIKO, EUSKALDUNA ETA KALITATEZKOA izan behar dela aldarrikatzen dugu LABetik: eskualdeko populazioak eskatzen dituen zerbitzu guztiak eskaintzen dituena; erditzea, urgentzia pediatrikoak....

Pribatizatutako zerbitzurik eta kontratarik gabekoa, hauek lan baldintza prekarioak sortu eta arretaren kalitatea jaitsi baino ez baitute egiten. Euskaldunon hizkuntza eskubideak errespetatzen dituena, bai langile zein erabiltzaileonak. Beharrezkoa den langile kopuruarekin. Hasieratik gure eskualdeko herritarrontzat oso inportanteak diren zerbitzuak ematen dituena; larrialdiak, hemodinamika, onkologia... Osasun arloaren eta PNVren esku dago esandakoa betetzea eta osasun publikoaren aldeko benetako apustu egitea. Gernikako ospitaleko iruzurra ezin da Urdulizen errepikatu.

Puntu guzti horiek aldarrikatzeko bihar, otsailak 16, eskualdeko mobilizazio egingo dugu goizeko 12:30ean Bidezabalgo anbulatorioaren aurrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun