Langileok bideak batuz! Maiatzaren 28an Bilbon dugu hitzordua

Erabiltzailearen aurpegia LAB 2016ko mai. 24a, 14:41

Prekarietatearen kontrako borrokan jauzi bat emango dugu. Prekarietatearen milaka aurpegi agerian jarriz, alternatibak aldarrikatu eta borrokatzera goaz. Helburu honekin datorren maiatzaren 28an, mobilizazio nazionala egingo dugu Bilboko kaleetan. Mobilizazio anitza eta dinamikoa izango da, prekarietatea gogorki pairatzen duten langileei hitza emango diena.

LABek ustez “prekarietatea langileoi inposatu zaigun egoera da. Langile guztion arazoa da, arazo sozial larria”. Egoera hau aldatzea posible da horretarako borondate politikoa egonez gero. Nola egin arazo honi irtenbidea aurkitzea alderdi eta instituzioetako agendaren erdigunean egon dadin? Guztion indarra eta borrokari esker.

"Testuinguru honek gure ekintza sindikala eraberritzera eraman gaitu". Konfrontazio garai berri bat irekitzen ari gara patronalaren aurrean, lan munduan eta lantokietatik at. Horrekin batera interpelazio instituzionala indartu dugu prekarietatera kondenatzen gaituen eredua alda dezaten.

Alternatiba badago, aldaketa posible da. 1.200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduko lanastearen aplikazioarekin, lan osasunerako eta euskaraz lan egiteko eskubidea aitortuz, eta neurri guzti hauek emakumeengana iristeko erabakiak hartuz lan mundua goitik behera aldatuko da.

Helburu hauek lortzeko egunerokoan aurrera daramatzagun borroka guztiek isla izango dute maiatzaren 28an Bilbon egingo dugu mobilizazio nazionalean. Aldarrikapen guztiek izango dute lekua, ekar ezazu zurea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun