LABek ustez “prekarietatea langileoi inposatu zaigun egoera da. Langile guztion arazoa da, arazo sozial larria”. Egoera hau aldatzea posible da horretarako borondate politikoa egonez gero. Nola egin arazo honi irtenbidea aurkitzea alderdi eta instituzioetako agendaren erdigunean egon dadin? Guztion indarra eta borrokari esker.
“Testuinguru honek gure ekintza sindikala eraberritzera eraman gaitu”. Konfrontazio garai berri bat irekitzen ari gara patronalaren aurrean, lan munduan eta lantokietatik at. Horrekin batera interpelazio instituzionala indartu dugu prekarietatera kondenatzen gaituen eredua alda dezaten.
Alternatiba badago, aldaketa posible da. 1.200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduko lanastearen aplikazioarekin, lan osasunerako eta euskaraz lan egiteko eskubidea aitortuz, eta neurri guzti hauek emakumeengana iristeko erabakiak hartuz lan mundua goitik behera aldatuko da.
Helburu hauek lortzeko egunerokoan aurrera daramatzagun borroka guztiek isla izango dute maiatzaren 28an Bilbon egingo dugu mobilizazio nazionalean. Aldarrikapen guztiek izango dute lekua, ekar ezazu zurea.