Euskal Presoak Kalera Kalera Ekarri behar ditugu!

Erabiltzailearen aurpegia LAB 2016ko abe. 19a, 17:30

LAB Eskumaldeak ostegun honetan, abenduak 22, 12:30ean konzentrazioa egingo du Telletxen eta jarraian 13.00ean giza katea korreoseraino postal bidalketa egiteko.

Egun hauetan asko eta asko izaten ari dira preso, iheslari eta deportatuak etxera ekartzeko egiten diren hainbat motatako ekimenak. LABek ere langileon bultzada gehitu nahi die ahalegin horiei guztiei. Ozen aldarrikatu nahi dugu LAB-Kideok etxera ekarri behar ditugula, jendarteak entzun diezagun eta urrun daudenei gure mezua helarazi. Horretarako, honako ekimena antolatuko dugu: abenduaren 22an, 12:30ean Telletxe Plazan, Algortan, kontzentrazioa egin eta gero, postetxera eramango ditugu lan-tokietan idatziko ditugun eskualdeko preso, iheslari eta deportatuentzako postalak. Ez dadila bat bera ere geratu gure mezua jaso gabe, ez dugula langileok etsiko denak etxera ekarri arte.

Gonbidatuta dago, zoritxarrez, aldarrikapen zaharra bihurtu zaigun honekin bat egiten duen oro. Postala idatzi, ekarri, eta gurekin batera etorri eskualdeko preso, iheslari eta deportatu guztiek gure laguntza dutela sentiarazteko baliatuko dugun ekimen honetara.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun