Eskubide sozialen defentsan! DSBE (RGI) defendatu!

Erabiltzailearen aurpegia LAB 2017ko mar. 28a, 12:28

Uribe Kostan (Erandiotik Lemoizeraino) 6.862 pertsonek kobratzen dute Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE).

Gutxieneko diru-sarrera batzuk bermatuak izatea gizarte-borrokaren emaitza da, mobilizazioaren emaitza. Baina azken urteotako murrizketa andanek nabarmen eragin dute gizarte-prestazioetan ere.

Herritarren eskubideak murriztu dira, eta horren ondorioz ekonomia-krisiak jotakoen zeuden gizataldeak are okerrago geratu dira, eta horien artetik bereziki aipatu beharrekoa da emakumeen gizataldea.

DSBEren (RGI) murrizketen aurka

Zehazki prestazio sozialak eskuratzeko betekizunak gogortu dira, eta diru-zenbatekoak ere %7 murriztu dira.

Testuinguru horretan Eusko Jaurlaritzak aurtengo aurrekontuen proiektua aurkeztu du. Horren arabera murrizketei eutsiko diete, eta gutxieneko soldataren igoera ez dute aplikatuko gizarte-prestazioetan. Horren ordez, DSBEren (RGI) igoera %1,5era mugatzea proposatu dute.

Horiek horrela, eskatzen dugu Lanbideen arteko gutxieneko soldataren %8a DSBEn ere aplikatzea; eta halaber eskatzen dugu aurtengo aurrekontuetan gizarte- prestazioak %7 berriro ez murriztea.

Beraz Uribe Kostako Euskal Herriko eskubide sozialen kartan parte hartzen dugun eragile desberdinek hurrengo mobilizazioetan parte hartzera deitzen dizuegu Uribe Kostako biztanleei.

Ostegun honetan, martxoak 30, 12:00etan Areetako Lanbideren aurrean (Xake plazan) kontzentrazioa.

Larunbat honetan, apirilak 1, 17:30etan Bilbon, Jesusen Bihotzetik manifestazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun