ERTZAK ERDIGUNERA EKARTZEKO UNEA DA

Erabiltzailearen aurpegia LAB 2017ko aza. 21a, 20:16

AZAROAREN 28an LAB sindikatuaren EKIMEN IBILTARIA ALGORTARA DATOR! LAN DUINA, BIZI DUINA.

 
  Izenei izana emateko boterea daukatenek erabaki zuten zer den langile izatea, zer lana, zer enplegua, zer publikoa, zer pribatua, zer den eta zer ez den... Erdigunea bera definitu zuten, eta ondorioz nortzuk geratzen ginen periferian.

  LAB sindikatuak langile guztion zerbitzura jarri nahi ditu orain arte metatu esperientzia, aitortza eta posizioa. Langile hitza hizki larriz idatziz eta izenari izan berria emanez; ezkutuan dagoena argitara ekarri nahi du.

  Azaroaren 28an pertsonen zaintza lanean dabiltzan emakume ezberdinen errealitatea mahaigainean jarri nahi dugu, egunero bizi dutenari bozgorailua jarri nahi diogu. Dituzten lan baldintzak, soldatak, ordutegiak, ... Bizi dutena ezagutu, aitortzeko.

   Langile guztiok, emakume zein gizon, lan guztietan, ondo bizitzeko eskubidea daukagulako, eraman ditzagun zaintza lanetan dabiltzan emakumeak periferiatik erdigunera.

Prekarietatearen aurrean...
Lan duina, bizi duina.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun