URRIAREN 3AN ESPAINIA EPAITZERA GOAZ ALGORTAN!

Erabiltzailearen aurpegia Maitane Nerekan Umaran 2015ko ira. 29a, 13:17

URRIAREN 3AN ESPAINIA EPAITZERA GOAZ ALGORTAN! Ziur nago badituzula hamaika arrazoi Espainiar Estatua errudunen eserlekuan jartzeko. OTANen parte hartzea, hego-ameriketan egindako sarraski inperialistak, euskaldunoi egindakoak... URRIAREN 3an 12:00etan Telletxe enparantzatik abiatuko gara kalejiran Askapena erakunde internazionalistari eta Gabi Basañez herrikideari elkartasuna adierazteko. Nik behintzat zerrenda luzea daukat Espainia epaitzeko eta, gainera, nazkatuta nago Audientzia Nazionalera begira jartzeaz herrikide bat bertan epaitzen duten bakoitzean. Justizia injustu hori ez da nirea eta ez dut onartuko. Horregatik, urriaren 3an Algortara eta urriaren 12an Iruñara joango naiz, zapatila eskuan, Estatu inperialista zapaltzaileari jaurtikitzeko. Baita Gabiri, Uribe Kostako kultur eta gizarte mugimenduan lan itzela egiteaz gain, munduko herri zapalduen borrokak bereak egiteko gaitasuna duen gizon bizardun horri, elkartasun besarkada emateko. GABI LIBRE!!!HERRIAK LIBRE!!!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun