Euskararen mikromunduak

Erabiltzailearen aurpegia Maitane Nerekan Umaran 2025ko urt. 20a, 10:59

Zorionak HIRUKA! Artikulu hau idaztera gonbidatu nauenak esan dit 10 urte betetzen dituzula ale honekin. Ez da gutxi, hamarkadaka zenbatzen baitugu bizitza.

Azken boladan euskarak espazio makroak hartu ditu: Muguruzaren kontzertua, Mitoaroa… Ekitaldi erraldoi eta epikoak. Ez nator horien kontra egitera, nik neuk gozatu baitut euskararen orgia horietan. Halere, txikitasunaren aldarria egin nahiko nuke, keinu txikiek salbatzen gaituztelako pertsona zein Herri bezala.

Esku artean daukazun HIRUKA adibidea da. Herri komunikabide eta euskara elkarteek sartzen digute euskara gure egunerokotasunaren zirrikituetatik. Erresistentzia bikoitza dira, modan ez dauden euskara eta txikitasuna dituztelako ardatz eta, hala ere, bizirik diraute. Tarteka agertzen zaizkigu, ikastetxeko sarreran, tabernetan, mugikorrean, herriko plazan… ta euskara ekartzen digute, hurbiletik. Bertan aurkitzen ditugu aurpegi ezagunak, ekitaldi hurbilak, herriko eztabaida zaharrak... Apaltasunez. Nerabezaroan bidelagun izan nuen abeslari batek, ondokoa esan du: "Ahazten zaigu euskarak mundua edertzen duela".

Bizitzaren garratza oso presente dagoen honetan, euskarak bizitzari zentzua ta edertasuna ematen lagundu dezake. Goazen ideia hori lau haizetara zabaltzera. Bitartean, Israeli boikota!

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun