Zer da biolentzia?

Erabiltzailearen aurpegia Maitane Nerekan Umaran 2026ko otsailaren 9a

Albistegiek kontatu digute, epaileen arabera, euren erabakiz abortatzera doazen emakumeei hurbiltzen zaizkien ezezagun ultrakatolikoak ez direla zigortu behar. Antza, justiziaren arabera, osasun prozesu batean artatua izatera zoazenean, ezezagun batzuk hurbiltzea eta "ez hori egin, lagunduko zaitugu" esatea ez omen da "biolentoa".

Aldiz, albistegiek kontatu digute, justiziaren arabera, banderak hagetatik kentzea edo bortxatua izan den herrikide bati elkartasuna adieraztea "biolentoa" dela. Ez omen da biolentzia, krisi ekologiko betean, kotxea gehiago erabiltzera bultzatuko gaituen tunel subflubial erraldoi batean 600 milioi gastatzea (Artatzako natur gunea suntsituz), horretarako hezkuntza zentroak eta horietan ikasten eta lan egiten dutenak arriskuan jarriko badituzu ere. Ez omen da biolentoa, etxebizitza politika enpresa eta jabe pribatuen eskuetan uztea eta Uribe Kostan etxebizitza alokatzea 1.000 eurotik gora suposatzea eta, bitartean, familiak etxetik kaleratzea; biolentoa, horiek kaleratu ez ditzaten poliziaren aurrean oihukatzea omen da. Neskato jakintsu batek esan zuen bezala, mundua gelditu, mesedez, jaitsi nahi dudala.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun