Algorta 18.12.15
Kaixo Olentzero;
Gutun hau bidaltzen dizut aurten eskatu nahi dizudan oparia gogorarazteko. Zaila egiten zait esatea, eta uste dut ulertuko nauzula. Olentzero zarenez zuri bakarrik zuzentzen naiz eskutitz honetan egiten dudan moduan. Seme bat daukat kartzelan; esan beharrik ez daukat etxera ekartzea dela egin diezadakezun oparirik handiena, familia artean egotera. Zaila? Oso, hobeto ulertuko duzu azaltzen dizudanean: nire semea bahitutzat hartzen dut, Estatu Frantsesaren aldetik lehenengo, eta Estatu Espainolaren aldetik bigarrenik. Bahiketa guztietan erreskate bat ordaintzen da, dirutan normalean; nik gai hori kitatua daukat. Kontatzen jarraituko dut: ez dakit ondo nola definitu bahiketa hau… Tarte labur batez uzten didate semea ikusten, eta tarte laburra diot minutu gutxi batzuk baino ez baitira igarotzen hasierako besarkadatik agur esateko besarkadara arte. Bisita bakoitzean erreskatea ordaintzen jarraitzen dut: furgonetaren gasolinarekin, hoteleko fakturarekin, jatetxeko fakturarekin, eta beste hainbat diru gasturekin. Ehuneko kopuru bat bahitzaileek eramaten dute, nire semeak familiatik urrun daramatzan 31 urteekin batera. Zuk, Olentzero, ulertuko nauzu, baina Historiagatik epaituak izango diren horiek (horiek), ez zidaten duintasuna bahitu; zuk zeuk, Olentzero, Euskal Herrian jaio nintzen egun berean oparitu zenidan duintasun horixe bera.
Muxuak, Amatxu.