Otsailak 26: Algortako presoen aldeko mugimendua gogora ekarriz...

Aupa gazte!

Bariku honetan, otsailak 26, gure herrian urtetan zehar izandako preso eta iheslarien aldeko mugimendua gogora ekarriko dugu. Horretarako, garai ezberdinetako herriko hainbat kidek euren esperientziak, bizipenak, ibilbidea, anekdotak... konpartituko dituzte, giro hurbil batean. Arratsaldeko 18:30etan Abian Kultur Elkartean batuko gara, animatu eta etorri!

Gaurko oraina lehengo iragan hartatik dator!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun