Maiatzak 6: Zer egiten du preso batek espetxean? Nola bete denbora?

Zer da DENBORA, PRESO denarentzat? Eskulanak eskuan... Algortako preso ohi baten kartzela barruko esperientziak. Eskuak eta denbora... herriko preso politikoen eskulanen erakusketa. Bariku honetan, maiatzak 6, Algortako zenbait presok espetxean egindako eskulanak izango ditugu ikusgai, eta bitartean, herriko preso ohi batek bere bizipenak partekatuko ditu, berak barruan egin izandako eskulanetako bat nola egin erakutsi bitartean. 18:30ean elkartuko gara Abianen, animatu gazte! Beraien denbora gure denboraren parte izan dadila! Denbora preso edukitzerik ba al dago?

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun