Ekainak 24, gazteon azken ostirala!

EKAINAK 24, GAZTEON AZKEN OSTIRALA! Urtero bezala, ekaineko azken ostirala gazte mugimenduak antolatzen du, eta aurten ere hainbat gazte gabiltza lanean, bagaude martxan! Ilusio handiaz eta gogo itzelaz, ideia asko eta esku gehiago. Eskutik eskura saretu nahi dugu elkartasuna, eta horretarako gazte gehiagoren eskuak behar ditugu. Ekainaren 24an gazteon azken ostirala 20:00etan Telletxen, animatu parte hartzen! Denak etxean izan arte!!!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun