Kartzela barruan, eskulanak, idazlanak edo kirola egiteaz gain, ikasteko astia ere badago. Eta ikasle guztiok bezalaxe, batzuen kasuan azterketak ez dira falta. Algortako presoen artean, antropologia, filosofia, EAZ, frantsesa, turismoa, ekologia eta zuzenbide ikasketak daramatzate aurrera, zailtasunak zailtasun eta oztopoak oztopo, ikasteko grina galdu gabe. Bidea errazteko, Algortako zenbait ikaslek euren apunteak bidali zizkieten maiatza eta ekaina bitartean, modu batera zein bestera bakoitzak bere ekarpena eginez. Elkartasuna igortzeko mila bide daudela argi utzi dute! Eskerrak, beraz, gazte horiei eta animo asko barruan ikasteko indarra mantentzen duzuenoi!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!