Aitor Cotano Cadizeko Puerto de Santa Maria-ko espetxean preso dago eta bere urteak apirilaren 2an izan ziren. Arkaitz Goikoetxea, aldiz, Alicanteko Villena-ko espetxean dago eta bere urteak maiatzaren 4ean izango dira.
Horregatik, hilabeteko azken ostiral honetan, presoen aldeko kontzentrazioa amaitu eta Eustakio Mendizabal "Txikiaren" omenaldiaren ostean, brindisa egin eta urtebetetze-argazkia aterako dugu Hator taberna aurrean.
Hain urrun egon behar ez luketen lagunek gure gertutasuna sentitu dezaten, elkartasunak espetxeetako hormak gainditzen dituelako!
Etor zaitez Aitor eta Arkaitz zoriontzera!