Atzo izan zela dirudi. Baina hamar urte luze igaro dira gure senide, auzokide, lagun eta burkideak gure ondotik bortxaz kendu zizkigutenetik. Hamar urte horietan, herrian utzitako hutsunea sentitzeaz gain, espainiar zein frantses estatuen mendeku politika kriminala sufritu eta sufritzen jarraitzen dute; baita haien senide eta lagunek ere.
Adi hurrengo asteetan martxan jarriko diren dinamika eta mobilizazioetara.
Kartzelak hutsarazteko garaia da!
Arkaitz, Tortu, Guti, Kotano eta besteak, kalera!