20 urte espetxeraturik dauden Patxi Markes Zelaia, Urko Labeaga Garcia eta Iñaki Bilbao Gaubeka gogoratzeko idazten dugu artikulu hau. Baita maiatzaren 18an , 20:00etan Sopelan burutuko den manifestazioa babesteko eta gure militanteak etxera ekartzeko borroka zein unetan dagoen kokatzen saiatzeko ere.
Estatu espainolak estrategia aldaketa blokeatzen saiatu du gure presoak erabiliz; berriz ere bahitu politiko bezala.
Egoera honen aurrean modu ezberdinetan erantzun da; hala nola, espetxeetan eztabaida batekin , presoen inguruko akordio nazional baterako herrialde honetako eragileen arteko elkarrizketekin, estatu frantsesean betetako zigor urteengatiko (estatu espainolean zenbatu gabekoak) gatazka juridikoekin eta Bilbon Sarek urtean behin antolatzen duen bezalako manifestazio jendetsuekin.
Erantzun hauen aurrean KALERA ekimenenaren partaideen kontrako sarekada kokatu beharko litzateke.
Estatu espainolak, garaiezintzat du bere burua gure presoen gaiaren eta gu blokeatzeko duen erabileraren aurrean; eta orain dela bi urte Kataluniaz barre egiten zuen tentel berdina izaten jarraitzen du.
Amore emango edo kikilduko garela uste duen tentel berdina. Herri honetan gure preso, errefuxiatu eta deportatuak itzultzea nahi duen gehiengo bat dago; ez soilik Euskal Herrira , etxera baizik.
Eta zer egingo dugu Uribe Kostan? Orain arte egin dugunaren bikoitza, hirukoitza eta gehiago, hain zuzen ere . Dena delakoa eta horretan gaude.
18an denok ikusiko dugu elkar Sopelan.
Imanol Idarraga, Pili Garcia, Iker Gallastegi, izar gorriak dauzkagu bai zeruan eta baita espetxeetan ere. Azken hauek dira gure artera ekar ditzakegunak, eta egingo dugu.
Gure militanteak erabiltzeko estatuaren saiakeraren aurrean, gure senideei eta presoei irribarrea, maitasuna eta ausardia.
Gure presoen gaia hurrengo Katalunia izan dadila estatu espainolarentzat.