Zelan dago Manex? Eta zuek?
Manex ongi dago osasunez, bere moduloan ez da infektaturik egon. Bai ordea beste batean, non isolatuta egon diren. Gu ere ongi, arazo barik.
Larrialdi egoerak zein aldaketa ekarri ditu? Eta Manexen egunerokotasunean zein aldaketa ekarri ditu?
Aldaketarik handiena bisita falta, horrek suposatzen duen guztiarekin: komunikazio murrizketa,eta hilabeteko 2 paketerik ez. Hiru telefono dei gehiago eman dizkiete norberaren poltsikotik ordainduta (Frantzian ez dituzte ordaintzen deiak pandemiaren bitartez). Lehenengo asteetan ez zen prentsa heltzen, Correosek ez zuelako banatzen, lehen esan bezala. Orain bai heltzen zaie, atzerapen handiarekin. Gutunekin ez dute arazorik izan eta bi bideodei izan ditu orain arte. Bestela, barruko bizitzak berdin jarraitzen du, berak esaten duen moduan:" Gu isolatuta bizi gara, gaitza kanpotik dator " eta kanpoarekin harremanik ez dagoenez, momentuz gaitzik ez. Pandemiak hankaz gora jarri du funtzionamendua espetxeko administrazioarekin: esate baterako, bisitetarako lagunen zerrenda berriak maiatzerako eman beharko ziren normalean.
Zelan daramazue egoera animikoki?
Luze egiten ari da, bisitarik ez izatea eta egiteko aukera noiz izango den ez jakitea astuna egiten da. Bestela ongi, bera eta gainerakoak ongi badaude gu lasaiago.
Etorkizunera begira; zer aurreikusten duzue?
Etorkizuna ez dago batere argi, ez dakigu noiz hasi ahalko garen bisitak egiten eta nolakoak izango diren. Bis a bis-ak ere noiz egingo ditugun ez dakigu eta hauek dira gehien faltan botatzen ditugunak. Guzti honek, antolatutako bidaiak bertan behera gelditzea ekarri du eta bidai berriak antolatzeko zailtasuna,(hegaldiak, hotelak...)