Bertan, egoera benetan krudela, gizagabea eta jasanezina pairatu behar izan dutena: Iñigok bere alaba ikusteko eskubidea ukatuta izan du nahiz eta alboko moduloan egon, Izadi ez da martxotik kalera atera eta gainontzeko senideekin egoteko eskubidea urratu zaio, denbora luzez pediatrarik gabe egon da, komunikazioak batera egitea debekatu zaie, senideak ez dira bisita askotara joan isunen beldur… https://youtu.be/fhf7sHd3_dM?t=2492 (gazteleraz).
Covid19-aren hedapena sahiesteko neurrien aitxakipean, euskal preso politikoen kontrako oldarrandi, eskubide murrizketa eta ofentsibarako baliatu izan dute egoera espetxeetan. Beste behin ere, espetxe politika kriminal honen mendeku gosea agerian utziz.
Astelehenean ordea, berri onak jaso genituen Aranjuez-etik. Maria, Iñigo eta Izadi modulo berdinean elkartu dituzte. Debora luzez elkar ikusi, ukitu… gabe egon ostean, elkarrekin daude berriz ere. Hala ere, 15 egunez behintzat, bakoitzak bere ziegan egin beharko du lo. Doakiela zorion eta besarkadarik sentituena Maria, Iñigo, Izadi, senide eta lagunentzat! (informatzen jarraituko dugu)
Azkenaldian espetxeetan ematen ari diren mugimenduak agerikoak dira. Baina hauek ez dira inolaz ere nahikoak. Eta ez ditu ez gure, ezta euskal gizartearen gehiengoaren nahiak asetzen. Euskal Herrian, etxean aske behar ditugu. Horregatik, gure helburua lortzeko bidean, inoiz baino beharrezkoago dugu soka tenkatzea. Honetarako, aukera ezin hobea dugu hurrengo asteetan Sare eta Etxerat-ek antotatuko dituzten ekimen eta mobilizazioetan. Hauetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.
Denon artean lortuko dugu! Etxera ekarriko ditugu!
Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak etxera!