Manex Zubiaga preso politiko algortarra Burgosko espetxera hurbilduko dute

Erabiltzailearen aurpegia SORTERRIRA 2020ko abe. 21a, 14:02

Picassent-eko espetxetik (600km - 5h 45') Burgosko espetxera (215km - 2h17') lekualdatuko dute Manex Zubiaga datozen egunetan.

Ostiralean jaso genuen berria Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako oharraren bitartez. Ohar honetan, sei euskal preso politikoren lekualdaketen berri ematen da: Josetxo Arizkuren Iruñeako espetxera, Alberto Lopez de la Calle Villabonako espetxera, Luis Mariñela Palentziako espetxera, Gotzon Aranburu Dueñasko espetxera, Juan Manuel Intziarte El Duesoko espetxera eta Manex Zubiaga algortarra Burgosko espetxera.

Manexek Picassenteko espetxean eman ditu azken urteak, Algortatik 600km-tara. Orain berriz, etxetik 215km-tara egongo da eta 1.gradutik 2.gradura igaroko da. Zorionak eta besarkada bero bat Manex, senide eta lagunei!

Baina aurrekoetan esan bezala, mugimendu hauek begi onez ikustez ditugun arren, ez dira inolaz ere nahikoak eta ez ditu ez gure, ez eta euskal gizartearen gehiengoaren nahiak eta aldarrikapenak asetzen. Euskal Herrian libre nahi ditugu. Norabide honetan, inoiz baino beharrezkoago dugu kalean mobilizatzea. Espetxeetako paretak pitzatu ditugu, orain harresiak bota eta barroteak urtzeko garaia da. Denon indarraz lortuko dugu! Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera ekarriko ditugu!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun