Jabi Gallaga preso politiko algortarra Darocako espetxera hurbildu dute

Erabiltzailearen aurpegia SORTERRIRA 2021ko mar. 18a, 09:18

Cordoba-ko espetxetik (835km  8h 24´)  Daroca-ko espetxera (345km 3h 31´) lekualdatu dute Jabi Gallaga

Espainiako Barne Ministerioak abenduaren 30en eman zuen hurbilketa honen berri, eta baita beste hamar euskal preso politikoena. Hala ere, astelehen honetan heldu da Daroca-ko espetxera.

Jabik, Cordobako espetxean eman ditu azken urteak, Algortatik 835km-tara. 22 urte baino gehiago daramatza giltzapetuta. Orain berriz, etxetik 345km-tara egongo da. Zorionak eta besarkada bero bat Jabi, Toñi amari, Mikel anaiari, senide eta lagun guztiei!

Baina aurrekoetan esan bezala, mugimendu hauek begi onez ikustez ditugun arren, ez dira inolaz ere nahikoak eta ez ditu ez gure, ez eta euskal gizartearen gehiengoaren nahiak eta aldarrikapenak asetzen. Euskal Herrian, kalean aske nahi ditugu. Norabide honetan, inoiz baino beharrezkoago dugu kalean mobilizatzea. Espetxeetako paretak pitzatu ditugu, orain harresiak bota eta barroteak urtzeko garaia da. Denon indarraz lortuko dugu! Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera ekarriko ditugu!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun