Algorta-Getxoko Sortuk euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen defentsan lan egiteko sortu duen lan-taldea gara.
Gure asmoa presoen status politikoaren aldarrikapena egin eta gatazkaren konponbidearen ikuspegian kokatuz lan egitea da, herriko presoen egoeraren jarraipena eginez, haien aurkako eraso eta eskubide urraketak salatuz, presoen eta herriaren arteko harremana indartuz, beharrezko bitartekoak eskaintzearekin batera; beti ere errepresaliatu politiko guztiak etxera aske ekartzearen helburuarekin, alegia, amnistiaren aldeko ildoa.