Maiatzaren 2an, Lotsa Eguna deitu genuen Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Sortu Algorta-Getxo 2017ko mai. 4a, 22:59

Maiatzaren 2an, Lotsa Eguna deitu genuen Getxon, baita Euskal Herriko beste hainbat txokotan ere. Elkarretaratzea deitu genuen Getxoko PPren egoitzaren aurrean, ematen diguten Lotsa adierazteko. Alderdi ustel hau espainiar estatuaren ezinbesteko sostengua delako, nazioen ukapena eta langileriaren zapalketa dakarren proiektu politikoaren sostengu. Izan ere, 78ko erregimenak miseria besterik ez dakarkio euskal langile herriari. Honen aurrean, gure estatu egitura propioak garatu behar ditugu, prozesu independentista bat irekiz. Hona ekimenaren ostean sortutako bideoa. Gozatu. Bidean topatuko dugu elkar!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun