Azaroaren 5erako Manex Zubiaga presoaren mezua:

Erabiltzailearen aurpegia Sortu Algorta-Getxo 2017ko urr. 29a, 16:11

Azaroaren 5erako Manex Zubiaga presoaren mezua: "Aupa zuek! Ulertuko duzue bereziki hormak eta harresiak ez ditudala maite, baina tartean itxita nauten arren, kanta zaharrak dioen bezala ura bere bidean doa. Mugarik ezin jarri urei, eta nik ere bai, topatu dut herri galdeketan zuekin batera parte hartzeko modua. Ekarrekin bizi nahi dut soilik une hori. Azaroaren 5ean, edozerrengatik herrian izango ez zareten guztiei, egizue nik bezala, eta beste inor mendean hartu nahi barik, etorkizuna hautatu, ez besterik. Aldez aurretik edo postaz bozkatu eta bertan izan ez arren borondateak elkartuko gaitu, herri izan nahiak. Herri libre batean zoriontsu izan artean, Valentziako espetxetik, besarkada bana denei. Hiritar ezberdinak ametsak gaitu biltzen. Har dezagun bidea, azaroaren 5ean nik ere bozkatuko dut. Gure esku dago, gure esku dugu!" Valentzia II espetxetik, Getxo eta Euskal Herria bihotzean

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun