Anjel Figeroa eta Xabier Galdeano gogoan eduki dituzte Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Sortu Algorta-Getxo 2018ko mar. 25a, 20:50

60 bat pertsona bildu ziren igandean Txiki-Otaegi plazan Xabier Galdeano eta Anjel Figeroa algortarrak omentzeko. Memoria ariketa kolektiboan bildutako herritarrek, bien ibilbide militantea zein bizitza eduki zituzten gogoan.

Ekitaldian gogoan izan zituzten bi kideen zenbait anekdota, euren artean Anjelen zintzotasun eta perfekzioaren adierazle zen bat edota Xabierren konstantziaren erakusle zen beste bat.

Hizlarien esanetan: "Memoria ariketak beti dira beharrezko bezain zailak. Beharrezko, ahazten dena soilik geratzen delako atzean, ezkutuan, ilunpetan. Gogoratzen dena, argitan berriz. Eta zailak memoria kapritxosoa delako, ez delako argazki bilduma bezalako zer edo zer, trastoz beteriko gela bat baizik, non oroitzapenak bilatu egin behar diren. Zailak errepikatuko ez diren kontuak dakarzkigulako gogora, onak zein txarrak, baina jada alboan izango ez dugun horrekin. Baina batez ere memoria tematia da. Iraganaren ispilutik oraina ulertu eta etorkizuna irudikatu daitekeelako. Beti dituelako irakaspenak guretzako"

Bitartean bi kidek murala osatu zuten ekitaldian zehar, ahazten ez duen herria goraipatuz.
Bertaratutakoek "eurengatik, guregatik eta datozenengatik" lanean jarraitzeko deia egin zuten.

Xabier Galdeano GALek hil zuen Donibane Lohitzunen 1985ean, Anjel berriz, espetxe politika krudelaren ondorioz hil zen 2013an.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun