Independentistak sareak adierazi du burujabetzaren ordua dela, bere helburua Euskal Errepublika aldarrikatzea izanik. "Eta prozesu hori bultzatu eta bermatuko duen subjektu soziala metatu eta aktibatu behar dugu lehenbaileen. Menpekotasunetik askatasunera jauzi egiteko ordua da."
Aurtengo Aberri Egunean pentsionistek eta mugimendu feministako kideek protagonismo berezia izango dutela adierazi dute antolatzaileek.
Eguerdiko manifestazioari dagokionez, ohiko ibilbidea aldatu egingo da, Sarasate Pasealekutik irtengo da 12.00etan eta, erdiguneko hainbat kaletan zehar ibili ondoren, toki berean amaituko da. Bertan egingo da ekitaldi politikoa.
Bertaratzeko asmoa duen orok antolatzen dabilen autobusean egin dezake. Apuntatzeko aukera irekita dago, ohiko lekuetan. Algortaren kasuan zehatz, Hator tabernan.